Anoetako Jaiak 2015

Ostiralean hasiko dira Anoetako Jaiak

Ataria 2015eko maiatzaren 26a

Anitz Dantza Taldearen eta Loatzo Musika Eskolaren 'Ura Dantzan' ikuskizunak emango die hasiera jaiei. Larunbatean, berriz, Kuadrilla Eguna ospatuko dute.

Horrez gain, herri krosa ere izango da larunbatean bertan. Ivan Torres Memoriala gisa izendatu dute, duela 20 urte istripuz hil zen herriko gaztearen omenez.

Lau kilometroko ibilbidea izango du lasterketak, eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen mailako azkarrenak trofeoa eta Mahalako saski bat eskuratuko ditu. Gainontzeko parte-hartzaileen artean, Anoetako dendetan kontsumitzeko 30 euroko txekeak zozketatuko dituzte. Izen-ematea, egunean bertan egingo da, 09:15etik 10:00etara bitarte.

Bi ohar

Alde batetik, larunbatean azkenean ez da DJ Bull arituko, eta bere ordez, Bide Batez Erromeria Taldea izango da. Bestalde, ekainaren 6ko herri afarian izena eman nahi dutenek, ostiralera arte izango dute horretarako aukera. Udaletxera edo liburutegira joan beharko dute horretara.

Hemen egitarau osoa:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!