“Bikoiztu egin ditugu bai botoak eta bai zinegotziak. Herritarrak adierazi diguten konfiantza bultzada ikaragarria da guretzat, eta esan nahi diegu datozen lau urte hauetan herritarren eta herriaren alde lanean arituko garela. Anoetarrak badakite zeintzuk diren gure konpromisoak eta horiek izango dira gure ardatzak udalgintza lanetan” azpimarratu du zerrendaburu jeltzaleak.