2015/06/23 10:00
10:00 HERRI KROSA UMEENTZAT plazan.
18:00 BURUHANDI ETA ERRALDOIEN KALEJIRA HERRIKO TXISTULARIEKIN.
20:30 HERRI AFARIA plazan. Izen-ematea: ekainaren 12ra arte udaletxean edo liburutegian. Nahikoa izango da lagun kuadrilla bakoitzeko bat apuntatzea, bere taldean zenbat diren azalduz. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta ezpainzapiak eraman ditzala. Zero zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
22:15 TXALAPARTARIEK San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, SUAREN INGURUAN SAN JOAN ZORTZIKO KANTUAK ETA ERROMERIA, AHOSOINUAREKIN.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?