Larunbatean Anoetako Gaztetxearen XVI. Urtemuga Eguna ospatuko dute

Ataria 2015eko maiatzaren 12a

Maiatza iristearekin batera ospatzen du urtemuga Anoetako Gaztetxeak. Aurten hamaseigarrena izango dute eta hilaren 16an, larunbatean, antolatu dute Urtemuga eguna.

Joan den ostiralean eman zitzaion hasiera urtemugari eta TTIParen inguruko hitzaldia eskaini zuen Askapenako kide batek Anoetako Gaztetxean.

AHTren aurka eskualdean antolatu diren ekimenen barruan, antzerki lan bat zegoen ostiralerako iragarrita gaztetxean baina antolakuntzatik jakinarazi dutenez, bertan behera utzi dute.

Larunbatean izango da egun handia eta egun osoko festa antolatu dute. Eguerdian patata tortilla txapelketa egingo dute eta gero bazkaria. 18:00etan poteoa egingo dute jokoekin eta afalostean 23:00etatik aurrera kontzertuak izango dira, Skasti eta Erokomeri taldeekin. Gaua alaitzeko txirrisklasa banatuko dute. Sarrerak bost euro balioko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!