Gutuna: Anoetako EH Bilduren erantzuna EAJri

Ataria 2015eko maiatzaren 4a

Pello Estanga, Anoetako EH Bilduren alkategaiak aurreko astean EAJko hautagai Kepa de la Iglesiak egindako adierazpenei erantzun die gutun bidez:

De la Iglesiak badakien bezala, eta berak onartu izan duen bezala, Anoetan aurrekontuen eta likidazioaren atzerapena ez da gaurko arazoa, baizik eta azkeneko 12 urteetan udalak izan duen nahigabeko traba (nahiz eta denbora horretan kolore politiko desberdinak pasa garen udaletik).

Gure eguneroko lanari eta ahaleginari esker, azken lau urte hauetan atzerapen horiek ez dute udalaren lana baldintzatu, udal zerbitzuak eta inbertsioak  eskaini eta bideratzeko garaian. Ikusi besterik ez daude lortu ditugun emaitzak.

Beraz, nik uste benetan Kepa de la Iglesiari min eman diona zera dela: berak ederki asko dakien bezala, legealdia superabitarekin amaituko dugula oraingoan, aspaldiko urteetan ez bezala. Lau urte hauetan udalaren zorra %30 murriztu dugu, udalaren ondasun patrimoniala ugaritu dugu, eta legealdi honetan 800.000 euroko inbertsioak bideratu ditugu, beste erakundeekin egindako lanari esker.

Ez dezatela inor nahastu. Ondo dago politika egitea, baina gezurretan aritzea gauza makurra da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!