Sarekideak bildu eta dispertsioarekin amaitzeko argazkia atera dute

Imanol Garcia Landa 2015eko apirilaren 18a

Asteburuan hainbat herritan ekimenak burutzen ari da Sare mugimendua, sarekideak egin eta dispertsioaren gordintasuna erakusten den liburuxka zabaltzeko. Anoetan argazkia atera dute hainbat herritarrek, dispertsioaren aurkako sarea irudikatuz.

Anoetan bertan sarekideak egiteko mahaia jarri dute, eta baita euskal preso. iheslari eta deportatuen egoeraren berri eman.

Asteburu honetako ekimenak bihar, apirlak 19, izango du jarraipena eskualdean, Berastegin: 18:00etan Lasa eta Zabala pelikula ikusgai izango da udaletxeko erabilera anitzeko gelan, eta ondoren luntxa eta argazkia argi hegalariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!