Kros mistoa antolatu dute Anoetan, larunbatean

Asier Imaz 2014ko azaroaren 20a

12:00etan herriko plazan izango da irteera puntua; izena emateko azken eguna da gaurkoa.

DBH 3tik gorako gazte eta helduentzat kros mistoa antolatu dute Anoetan. Lasterketa larunbatean izango da, 12:00etatik aurrera, herriko plazatik irtenda.

Izena emateko aukera desberdinak jarri dituzte. Lasterketa eguna baino lehen, Itzuli tabernan eta kiroldegian. Ikastolako ikasleek, aldiz, ikastetxean bertan izango dute horretarako aukera, Patxirekin harremanetan jarrita. Modu horretan apuntatzeko epea gaur amaituko da. Tarterik ez duenak, egunean bertan ere izena emateko aukera izango du. Kasu horretan, 11:15ean zabalduko dute izena ematea irteera puntuan.

Partaideak bikote mistoak izan behar dira, herrikoak nahiz kanpokoak. Ibilbidea 3.500 metrokoa da, eta bikoteek elkarrekin egin beharko dute.

Helmugara iristen den lehen bikoteak, Mahalako produktuak eramango ditu etxera. Horrez gain, parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da krosaren amaieran. 30 euroko sei bono banatuko dituzte modu horretan, Anoetako denda eta tabernetan erabiltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!