2014/11/14 18:00

Azaroa kultur eta kirolez blai

Azaroa kultur eta kirolez blai
Anoeta

18:00. Gaztain jatea plazan, Gazte Asanbladaren eskutik.

22:00. "Emakumeak protagonista" atzerkia, Ixabel Agirresaroberekin. Sarrera: 3 euro. Auditorioan.

Emakume bat hausnarketan hasi zen, ez zuelako askotan historiako liburu ofizialetan emakumeen presentziarik topatzen. Azaltzen ziren gehienetan gainera bigarren planoan edo norbaiten emazte, arreba edo alaba gisara izaten ziren. Horrekin aspertuta, emakumeak protagonista izan diren istorio, ipuin zein benetako pasarteak topatu arte ez zuen bakerik izan, eta hona hemen bakarrizketa moduan azaltzen digun posible dela emakumeak protagonista izatea. Horretarako, Toti Martinez de Lezea, Azkue, Errose Bustintza “Mañariko”, herri ipuin anonimo eta oraindik lekuko dugun Inaxi Etxabe emakume bertsolariaren testigantzak bildu ditu. Bakarrizketa moduan aurkezten den arren, baditu ipuin kontaketa eta antzerki ikutuak.

Nori zuzendua: Nerabe eta helduak

Partaideak: Ixabel Agirresarobe

Iraupena: 60 min.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!