Osasun eta haur parke berriak prest

Ataria 2014ko urriaren 30a

Dagoeneko prest daude Iturtxuloko osasun parkea eta Errotaldeako haur parke berria Anoetan.

Bi parke berri ditu Anoetak dagoeneko. Osasun parkea Iturtxulon jarri da eta guztiz erabilgarri dago. Parke honen bitartez osasunerako onuragarri izan daitezkeen ariketa ugari egin daitezke eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago bere erabilera.

Beste parke berria Errotaldeakoa da. Duela hilabete batzuk aurretik bertan zegoen parkea kendu zen zuen egoera txarrarengatik eta orain erabat berria den parkeak ordezkatu du zaharra. Errotaldeako bizilagunek udalak antolatutako auzo bileretan egindako eskakizunetako bat zen parkea berritzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 9.000 euroko diru laguntza eman dio Anoetako Udalari bi parke berri hauek egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!