Olasagastik irabazi du apustua

Iñigo Terradillos 2014ko maiatzaren 24a

Herri kirol festa izan da goizean, Anoetako Benta Aldea jatetxearen kanpoaldean. Toka eta txinga txapelketen ostean, Juakin Garmendia eta Joxe Mari Olasagastiren arteko apustuak ikusmin handia sortu du. Azkenean, Olasagastik irabazi du dema. Aizkolari gehiago ere aritu dira lehian, eta jende asko gerturatu da erakustaldiak ikustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!