2014/02/14 19:00

'Libre' dokumentala Anoetako Gaztetxean

'Libre' dokumentala Anoetako Gaztetxean
Anoeta
Anoetako Gaztetxea XV. urtemuga ospatzen ari da, eta otsailetik apirilera bitarte, hilabete bakoitzean, gai ezberdin bat landuko dute. Desobedientzia Hilabetea antolatu dute otsailerako. Otsailaren 14an, ostirala, Tolosako Ernaik egindako 'Libre' dokumentala ikusiko dute asanbladaren ondoren. Dokumental horrek Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 40 gazteetako gure eskualdeko hiruren istorioa kontatzen du (Irati Mujika, Aritz Lopez eta Mikel Ayestaran) eta beraien senide eta lagunen testigantzak jasotzen ditu.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!