Euskara ikastea sustatzeko diru laguntzak, Anoetan

Mikel Iraola 2013ko urriaren 25a

Anoetako udalak euskara ikastea sustatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu 2013-2014 ikasturteko ikasleentzat. Ikasturte osoko ikastaroen kasuan, eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 15a izango da.

Aldiz, ikasturte osokoak ez direnetan, berriz, ikastaroan matrikula egin eta gehienez ere 15 egunera egin beharko da eskaria. Ikastaro amaieran aurkezten duten horiei ez zaie eskabidea onartuko.
Lehenik eta behin, udaletxeko eskabide-orria behar bezala bete beharko da. Dokumentu hori udaletxean bertan eska daiteke, edota www.anoeta.net webgunetik lortu daiteke. Ondoren, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da udaletxean: nortasun agiriaren fotokopia; banketxeak edo kutxak emandako agiria, kontu horren titularra zarela egiaztatzen duena; matrikularen ordainagiria; euskaltegiko matrikula-orria edo eskaera-orria; jubilatuen kasuan, hori ziurtatuko duen agiria; langabetuen kasuan, Lanbidek izen-ematearen aldien inguruan egiten duen txostena; eta euskaltegiko ziurtagiria. Hau ikastaroaren amaieran aurkeztu beharko da, eta bertan euskaltegiak adierazi beharko ditu ikasleak ordaindu duen matrikula-kopurua, asistentzia eta klaseen aprobetxamendua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!