Amalur Mendizabal: “Kontuak EAJk eman behar ditu”

Ataria 2013ko urriaren 1a

Amalur Mendizabal Amaiur taldeko senatari anoetarrak Hernanin gertatutakoaren erantzukizuna EAJri leporatu dio. “Ertzaintza izan zen astindu ziguna, niri eta han geunden beste batzuei, eta kontuak EAJk eman behar ditu. Guardia Zibila babesteko zegoen hor Ertzaintza”, azaldu du Mendizabalek.

Amalur Mendizabal Amaiur taldeko senatari anoetarrak  Hernanin gertatutakoaren erantzukizuna EAJri leporatu dio. “Ertzaintza izan zen astindu ziguna, niri eta han geunden beste batzuei, eta kontuak EAJk eman behar ditu. Guardia Zibila babesteko zegoen hor Ertzaintza”, azaldu du Mendizabalek. Herrira-ren aurkako polizia operazioan miaketa egin zuten Hernaniko egoitzan, eta atxilotuak atera behar zituztenean, hauei elkartasuna adierazteko kalean zeuden herritarren aurka oldartu zen Ertzaintza. Tartean, Mendizabal jo zuten buruan, eta zortzi puntu jarri dizkiote kolpeak eragindako zaurian.

Mendizabalek azaldu duenez, tentsioa baretzeko ahaleginetan ari zela jo zion Ertzaintzak: “Senatari txartela atera nuen eta gauzak baretzen saiatzen ari nintzela, orduan jo ninduten, inongo probokaziorik gabe”. Kolpatu ondoren, “behin eta berriro” jo zuen ertzainaren identifikazioa eskatu zuen Mendizabalek, baina ez zioten eman. Mendizabalek gaineratu duenez, salaketa jarriko du.

Herrira-ren aurkako polizia operazioarekin presoen eskubideen aldeko lana “kriminalizatu” nahi dela dio Mendizabalek. “Presoen eskubideen alde egitea jendartearen gehiengo zabal batek aldarrikatzen duena da, eta hori isilarazi nahi dute”. Senatariak gaineratu duenez, “konponbide prozesua blokeatu nahi dute, eta ez dira ari Herrira-ren aurka bakarrik, Euskal Herri osoaren aurka ari dira”. EAJri ere zuzendu zaio Mendizabal: “Polizi operazioa atzerapausoa dela dio, baina hori esatea eta gero Ertzaintza Guardia zibila babestera bidaltzea da atzerapausoa”.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!