Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Ataria 2013ko martxoaren 13a

Aurtengo jaiak iragarriko dituen, teknika libreko kartel lehiaketa antolatu du Anoetako jai batzordeak. Kartelak karratua izan beharko du (29,7 zm. x 29,7 zm). Lanak aurkezteko epea, apirilaren 22an amaituko da, eta data hori baino lehen udaletxean edo liburutegian utzi beharko dira. Bi sari izango dira: herri ikastolako ikasleentzat Kuku-Loren erosteko 40 euroko bonoa; eta gainontzekoentzat 120 euroko saria. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat antolatuko dute ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!