Mintza praktikak egiteko aukera izango da Anoetan

Ataria 2013ko martxoaren 1a

Anoetan egitasmo berri bat martxan jarri nahian ari dira. Mintza-praktikak egiteko aukera eskainiko dute, eta euskara, frantsesa edota ingelesa hizkuntzak izango dira praktikan jarriko direnak.

Hizkuntzak praktikatzeaz gain, jende berria ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.

Ekimenaren bultzatzaileek azaldutakoaren arabera, «jende arteko harremanak sustatuz, hizkuntzetan gaitasunak hobetzea» izango da helburu nagusia.

Interesa duten herritarrek 943 65 32 03 telefono zenbakira (Jone) deitu beharko dute. Ekimen hau, aurrera ateratzen denean, udalak dituen Hozpel kaleko lokalean egingo dituzte mintza praktika saioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!