Euskara ikasteko Aisa taldea osatu dute Anoetan, eta izena emateko azken egunak dira. Taldearen martxa gehiegi moteldu nahi ez dutenez, hilak 24, osteguna, jarri dute azken eguna. Epe horretatik aurrera, Aisa taldean sartzeko interesa agertzen dutenekin zerrenda bat osatuko dute.