Anoetako Udalak ibilaldi nordikoko ikastaroa antolatu du, berriz ere. Hiru orduko ikastaroa izango da, eta hilaren 26an, larunbata, egingo dute 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian, 10 euroren truke. Parte hartu nahi duenak hilak 24 baino lehen eman behar du izena, udaletxean, liburutegian edo kiroldegian.