Irailaren 25ean egingo dute 'Haria' ikuskizuna

'Haria' ikuskizunaren une bat, Aiako estreinaldian. GAIZKA PEÑAFIEL

Irailaren 25ean egingo dute Haria ikuskizuna Julen Alondo musikariak eta Oinkari dantza taldeak Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude.

Hilaren 25ean egingo dute Haria ikuskizuna Amezketan Oinkari dantza taldeak eta Julen Alonso musikariak. Larrunarri pilotalekuan izango da emanaldia, 19:00etan, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude 10 euroren truke. 

Ikuskizunak musika eta dantza uztartzen ditu, euskal tradizioa eta eguneroko bizitza oinarri hartuta, eta emozio zein sentimendu ezberdinetatik bidaiatzea proposatzen du: «Alaitasunetik goxotasunera, indarretik samurtasunera».

Musika eta dantza

Oholtza gainean izango dira Oinkari dantza taldeko kideak, eta protagonista Alonso izango bada ere —trikiti eta piano jotzailea zein abeslaria—, harekin batera ariko dira Uxue Kerejeta pandero jotzaile eta abeslaria, Gorka Urra gitarra jotzailea, Iker Telleria perkusionista, Beñat Armendia piano jotzailea eta Amaiur Cajaraville baxu jotzailea.

Amezketako Udalak antolatu du hitzordua, eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero udaletxera jo daitekeela adierazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!