Behin-behineko aparkalekua egingo dute Amezketako Jauregiko eremuan

Amezketako Jauregiko eremuaren artxibo irudia. ATARIA

Etorkizunean etxebizitzak eraikiko diren lurzatiaren zati batean egokituko dute, auzoan dagoen aparkaleku faltari irtenbidea emateko helburuarekin. 20 plazako aparkalekua izango da, eta lanak aste honetan bertan hasi dituzte. 

Jauregiko eremuko plan partzialaren tramitazioak aurrera jarraitzen du, eta behin betiko gauzatzen denean, etxebizitza berriez gain, aparkaleku publiko berriak sortuko ditu udalak, inguruko mugikortasuna eta aparkatzeko aukerak nabarmen hobetzeko.

Bitartean, ordea, gaur egun auzoan aparkatzeko dauden zailtasunak arindu eta herritarrei irtenbide praktiko bat emateko helburuarekin, behin-behineko aparkaleku bat egokituko du udalak, etorkizunean etxebizitzak eraikiko diren lurzatiaren zati batean. 20 plazako aparkalekua izango da, eta lanak aste honetan bertan hasi dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!