Jokatu dituzte Amezketako pilota txapelketako final-laurdenetako lehen partidak

Jokoan da Amezketako Buruz Buruko Txapeldunen XXXVI. Txapelketa eta asteburu honetan final-laurdenetako faseko sei partida jokatuko dituzte Larrunarri pilotalekuan.

Amezketako Buruz Buruko Txapeldunen XXXVI. Txapelketak aurrera darrai, eta joan den asteburuan jokatu zituzten final-laurdenetako kanporaketako lehen neurketak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Kadeteak:
    • Santesteban (Beti Onak) 22-14 Erkiaga (Joko Alai)
    • Illarramendi (Behar Zana) 22-11 Gorostidi (Zazpi Itturri)
  • 22 urtez azpikoak:
    • Ramirez (Kurene) 22-6 Zabaleta (Oiarpe)
    • Armaolea (Lapke) 2-22 E.Gorostidi (Zazpi Itturri)
  • Eliteak:
    • Irribarria (Tolosa) 22-15 Lizeaga (Mundarro)
    • Astiz (Larraun) 6-22 Etxeberria (Oiarpe)

Asteburu honetan izango du jarraipena final-laurdenetako faseak, eta honako neurketak ikusteko aukera izango da Larrunarri pilotalekuan:

  • Uztailak 24, ostirala. 21:00.
    • Kadeteak: Zufiria (Behar Zana) vs. Arsuaga (Hernani)
    • 22 urtez azpikoak: Murua (Intxurre) vs. Ibarra (Eibar)
    • Eliteak: Egiguren (Ilunpe) vs. Altuna (Tolosa)
  • Uztailak 25, larunbata. 21:00.
    • Kadeteak: Bengoetxea (Lea Ibarra) vs. Eizagirre (Behar Zana)
    • 22 urtez azpikoak: Beitia (Joko Alai) vs. Sarasibar (Oberena)
    • Eliteak: Arribillaga (Lagunak) vs. Txoperena (Aurrera)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!