Goi mailako buruz buruko txapelketa, final laurdenetan

Amezketako Buruz Buruko Txapeldunen XXXVI. Txapelketak aurrera jarraitzen du. Joan den asteburuan sei partida jokatu ziren, eta datorrenean, beste sei jokatuko dira, hiru mailatan banatuta.

Uztailaren 10ean, kadeteetan, Lapke elkarteko Alberdik 20-22 galdu zuen Arsuaga hernaniarraren aurka. 22 urtez azpikoetan, Tolosako Iraeta 14an geratu zen Oberenako Sarasibarren aurka. Jaialdiko azken partida, elite mailakoa, Tolosa elkarteko Altunak irabazi zuen, 22-12, Lemoako Ituarteren aurka. 

Beste hiru partidak larunbatean jokatu ziren. Kadeteetan Behar Zanako bi pilotarik neurtu zituzten indarrak. Eizagirre nagusitu zitzaion Iparragirreri, 22-18ko emaitzarekin. 22 urtez azpikoetan ere, eskualdeko bi pilotariren arteko lehia ikusi zen. Kasu honetan, Zazpi Iturriko E. Gorostidi irten zen garaile, 22-13ko emaitzarekin,  Tolosako Tolosaren aurka. Elite mailan, Lizeagak 22-14 irabazi zion Uriarteri, Mundarro eta Lezama ordezkatuz hurrenez hurren. 

Final-laurdenak, asteburuan

Ostiral honetan, 21:00etan, Amezketako Larrunarri pilotalekuan jaialdi bikaina ikusteko aukera egongo da. Kadeteetan, Santesteban (Beti Onak) eta Erkiaga (Joko Alai) ariko dira finalerdietako txartela lortu nahian. 22 urte azpikoetan, Ramirez (Kurene) eta Zabaleta (Oiarpe) izango dira protagonistak. Azken partidan, Irribarria (Tolosa) eta Lizeaga (Mundarro) ikusgarria jokatuko da. 

Hurrengo egunean, uztailaren 18an, beste hiru lehia ikusgarri egongo dira, ordu berean hasita. Illarramendik (Behar Zana) eta Gorostidik (Zazpi Iturri) emango diote hasiera jaialdiari. Cestau (Behar Zana) eta E. Gorostidi (Zazpi Iturri) irtengo dira ondoren, 22 urtez azpikoetan. Eliteetan, azkenik, Astiz (Larraun) eta Etxeberria (Oiarpe) izango dira protagonistak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!