Gaurko jardunaldia 20:30ean hasiko da, eta kadete mailan bi partida jokatuko dira: Erkiaga (Joko Alai) eta Urrestilla (Abantzu) artekoa, eta Arsuaga (Hernani) eta Landa (Tolosa) artekoa. 22 urtez azpikoetan Olaizolak (Abantzu) eta Zabaletak (Oiarpe) jokatuko dute, eta elite mailan Hormaetxek (Lezama) eta Gutierrezek (San Cosme). Bihar, 20:30etik aurrera ere, bi partida kadete mailan: Iparragirre (Behar Zana) eta Mantzizidor (Lapke) artekoa, eta Zugasti (Hernani) eta Gorostidi (Zazpi Itturri) artekoa. 22 urtez azpikoetan Ibarrak (Eibar) eta B. Gorostidik (Zazpi Itturri) jokatuko dute, eta elite mailan Carregalek (Adiskide) eta O. Etxeberriak (Oiarpe).
Aurten txapelketaren XXXVI. edizioa izango da, eta iazko txapeldunak Rekalde, gaur egun profesionala dena, Etxeberria oiartzuarra eta Ancizar nafarra izan ziren. Aurtengoan Tolosaldeko pilotari ugarik parte hartuko dute: Oihan Gorostidi (Amezketa), Xuhar Iparragirre (Aduna), Imanol Zufiri (Villabona), Beñat Gorostidi (Amezketa), Eneko Gorostidi (Amezketa), Ander Iraeta (Bidania), Jokin Tolosa (Belauntza), Joanes Zestau (Aduna), Harkaitz Murua (Altzo) eta Aitor Altuna (Tolosa). Hauez aparte Eñaut Lizeaga Baiko enpresarekin debutatu behar duen pilotaria ere bertan izango da. Lizeagarekin batera Euskal Selekzioarekin aurtengo Munduko Txapelketan egongo diren Ekhi Irribarria eta Gaizka Carregal ere bertan izango dira.
Partidak ostiraletan eta larunbatetan izango dira, asteburu honetan 20:30ean hasita eta hurrengo astetik aurrera 21:00etatik aurrera. Finalaurrekoak uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean jokatuko dira, eta finalak abuztuaren 23an, herriko jaietan.