Azken asteotan, Ugarte auzoko hilerrian «pintatze eta txukuntze» lanak egin ditu Amezketako Udalak, espazioa egoera hobean mantentzeko eta bisitarientzat atseginagoa izan dadin.
Aipatutako lan horien barruan hainbat gune pintatu dituzte eta mantentzeko lanak ere gauzatu dituzte; era berean, eremua txukuntzeko eta zaintzeko lanak ere egin dituzte. Udalaren helburua da herriko ondarea eta erabilera publikoko guneak egoera onean mantentzea, hain zuzen, herritarren beharrei erantzuteko eta espazio «duin eta zainduak» eskaintzen jarraitzeko.