Amezketako erretiratuek eta pentsiodunek ekainaren 25ean egunpasa egingo dute Peru Harrira. Autobusa 09:30ean hartu eta, Leitzan hamaiketakoa egin ondoren, bisita gidatua izango dute Peru Harrin. Bisitaren ondotik, Lekunberriko Ayestaran hotelean bazkalduko dute, zehazki, 14:30ean. Ondoren, berriz, denbora librea izango dute, eta 18:30ak aldera itzuliko dira Amezketara.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, eta bihartik ostiralera —hilaren 16tik 19ra— izango da horretarako epea. Parte hartzaile bakoitzak 35 euro ordaindu beharko ditu.