Ohikoa baino biziagoa

Ataria 2026ko maiatzaren 8a

Ostiraleroko azokari «bizitasun pixka bat» emateko helburuarekin, ohikoa baino postu gehiago jarri dituzte gaurkoan plazan.

Urtebete baino gehiago darama martxan Amezketako ostiraleroko azokak, eta dagoeneko pixka bat egonkortu dela diote antolatzailek. Dena den, azokari indar gehiago emateko eta herritarrak erakartzeko helburuz, bereziagoa egin dute ostiral honetakoa.

Hala, esaterako, ohikoa baino postu gehiago izan dira aukeran plazan, hamabi postu inguru, hain justu. Gainera, zozketa ere antolatu dute, mokaduak jateko aukera izan da, eta baita edatekoa ere. Horrekin batera, garai batean artzainek erabiltzen zuten sunpriñua musika tresna egiten ikasteko tailerra ere jarri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!