Elikalurrek Zuzitza baserrira bisita gidatua antolatu du

Ataria 2026ko apirilaren 22a

Iturria: Zuzitza Ganadutegia

Pasa den azaroan aurkeztu zuten Elikalur, eta ordutik ekimenak antolatzen ari dira. Gabonetako azoka egin zuten abenduan, eta orain Zuzitza baserria ezagutzeko aukera emango dute.

Igandean, apirilak 26, Amezketako Zuzitza baserria ezagutu eta bertako lanak nolakoak diren ikusteko aukera zabaldu dute. Bisita gidatua egingo dute, eta plaza mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da 670 534 327 telefono zenbakian. Bisita gidatua 10:00etan hasiko da, eta hara joateko plazan elkartuko dira 09:45ean kotxeetan antolatzeko. Kotxea eramateko aukera dutenek aurrez jakinarazteko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!