Arrakastaz estreinatu dute

Ataria 2026ko apirilaren 29a

Joan den larunbateko hitzorduaren une bat. A. AMONDARAIN

Joan den asteburuan estreinatu zuten herritarren aurrean Jubilatuta bai, baina geldirik ez antzezlana. Bi emanaldi egin zituzten jende guztiak obra ikusi ahal izateko.

Sorlekuan, Pernando Amezketarra kultur etxean estreinatu zuten joan den asteburuan Jubilatuta bai, baina geldirik ez antzerki obra. Elordi jubilatuen elkarteak sortu eta prestatu du antzerki obra, eta elkartearen sorrera du hizpide, besteak beste.

Emanaldia ikusteko beharrezkoa zen aurretik izena ematea, eta 200 herritar inguruk adierazi zuten ikusteko gogoa. Hori horrela, bi emanaldi egin zituzten, aretoan ez zirelako guztiak batera kabitzen. Antolatzaileek adierazi dute «oso gustura» sentitzen direla emaitzarekin: «Oso gustura bukatu genuen, eta baita herritarrek ere. Gai serioak baziren ere, ugari izan ziren umorezko jantziak, eta jendeak barre gustura egin zuen».

Antzezlanean, guztira, hogei bat lagunek hartu dute parte, eta hori bera balioetsi dute: «Antzerkia egin dugunon artean harreman oso berezia sortu da, eta oso gustura aritu gara. Esperientzia, beraz, oso positiboa izan da».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!