Herritarren iritzia bilduko dute aste honetan

Ataria 2026ko martxoaren 24a

Proiektuko arduradunak eta herritarrak, autoaren ondoan. A. A. A.

LandaGo proiektuaren inguruko galderak egingo dizkiete herritarrei. Elkarrizketak egiten atzo hasi ziren, eta ostiralera arte ariko dira.

Mugikortasun autonomoko eredu aurreratua garatzeko LandaGo proiektua gauzatzen ari dira Abaltzisketan eta Amezketan. Ibilbidearen datuak jasotzen aritu dira zenbait hilabetez, eta herritarrei ere galdegin zieten euren iritzia. Orain, egitasmoaren ezagutza eta pertzepzioak izan duen bilakaera aztertzea helburu, jarraipeneko bigarren azterlan soziologikoa egingo dute.

Aurreko urtean bezala, inkestagile batzuk etorriko dira Amezketara galderak egitera, eta osatzeko, beste batzuk telefono bidez ere egingo dituzte. Atzo hasi ziren herritarrei galderak egiten, eta ostiralera arte (martxoaren 27ra arte) ariko dira horretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako azterketa da, eta Amezketako Udaletik nabarmendu dute «benetan erabilgarria» izateko «ezinbestekoa» dela herritarren laguntza: «Eskertuko genizueke inkestetan parte hartzea!».

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!