Amezketako perin, goxo

Leyre Carrasco 2025eko azaroaren 9a

Azoka ospatu dute goizean Amezketan; plazan, herriko zein inguruko artisau eta nekazarien 30 postu inguru bildu dira, eta frontoi zaharrean, herritarrek egindako taloak edota Amezketako mondejua dastatzeko aukera izan da.

Giro ederrean ospatu dute, goizean, Amezketako perie. Plazaren goxotasunean bildu dira herriko zein inguruko artisau eta nekazarien postuak. Guztira, 30 postu inguru izan dira, eta horietan denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da. Azokara gerturatu direnek mokadurako aukera ere izan dute frontoi zaharrean; herritarrek egindako taloak edota Amezketako mondejua dastatzeko aukera izan da bertan, besteak beste. Udal ordezkariek azokan postua jarri duten artisau eta nekazariei salda beroa eta ardoa banatu diete.

San Martin Eguna, asteartean

Asteartean, azaroaren 11n, San Martin eta erretiratuen eguna ospatuko dituzte Amezketan. Horretarako, egun osoko egitarau ospatu dute. Ikusi egitarau guztia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!