Aurrerantzean, bost postu izango ditu ostiraletako azokak

Ataria 2024ko azaroaren 13a

Amezketan herriko azoka berreskuratzen hasi ziren urte hasieran; hiru postu biltzen ziren hasieran eta, orain, bosgarrena batu zaie: Balerdipeko erleak ekoizleak.

Amezketan, ostiralero, hainbat postu izaten dituzte herriko plazan, besteak beste, bertako produktuak erosteko. Urtea hiru posturekin hasi zuten, hain zuzen, fruta saltzailearekin, Larreta esnekiekin eta Eguzki Leire okinarekin. Orain gutxi laugarrena ere batu zitzaien: AralaReko ekoizlea. Eta, hemendik aurrera, bost postu izango ditu azokak, Balerdipeko erleak ekoizleak ere hasi baitira hitzordura joaten. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!