Argizaiolak piztu dituzte ohiturari jarraituz

Ataria 2024ko azaroaren 1a

Urtero bezala, Amezketako Bartolome Deunaren elizan egin dute argizaiolen elizkizuna. Dozenaka amezketar zein bisitari bertaratu dira.

Santu Guztien Eguna dela-eta Amezketan, ohi bezala, argizaiolen elizkizuna egin dute. Bartolome Deunaren elizan bildu dira dozenaka amezketar zein bisitari eta pixkanaka-pixkanaka piztu dituzte sendiko argizaiolak. Berritasun bat izan du aurten ekitaldiak, izan ere, amaitutakoan kanpoan Argizari-Cera argazki-liburua eros zitekeen, zeina Joseba Urretabizkaiak eta Fernando Hualdek osatu duten eta, bestak beste, argizariak euskal kultura tradizionalean duen garrantzia jaso duen.

Amezketako 115 argizaioletatik 112 zein baserri eta familiatakoak diren identifikatu dituzte, eta horretan lagundu die Agurtzane Garmendia amezketarrak beste zenbait herritarrekin batera. Argazki-liburuaz gain, poster bat ere osatu dute argizaiola guztien argazkiekin eta hori ere salgai izan dute elizaren atarian.

Erlazionatuak

Galdu-gordean diren ohiturak jaso dituzte

Aitor Arroyo Askarai 2024 aza 01 Amezketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!