Postu bat gehiago izango du ostiraletako azokak

Ataria 2024ko urriaren 29a

Urtearen hasieran herriko azoka berreskuratzen hasi ziren Amezketan; hiru postu izan ditu orain arte eta, hemendik aurrera, laugarrena ere jarriko dute «ostiralero ez bada ere».

Herriko plazan ostiralero hainbat postu izaten dituzte Amezketan, besteak beste, bertako produktuak erosteko. Orain arte hiru postu biltzen ziren astero: fruta saltzailea, Larreta esnekiak eta Eguzki Leire okina. Bada, hemendik aurrera, laugarren bat ere batuko zaie, hain zuzen, AralaReko ekoizlea.

Herriko ekoizlea da AralaReko eta «ostiralero ez bada ere», aurrerantzean, asteko hitzordu horretan izango da postua jartzen moxal haragia eskaintzeko.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!