Talai dantzen 50. urteurrenari begirako bilera, ostiralean

Ataria 2024ko martxoaren 12a

Amezketako talai dantzariak, joan den otsailean. IMANOL GARCIA LANDA

Mende erdia beteko da Amezketan talai dantza berreskuratu zutenetik. Urteurrenaren harira «ospakizun polit bat» antolatzeko lehen bilera egingo dute ostiralean.

Datorren urtean 50 urte beteko dira inauterietako talai dantza berreskuratu zutela. 1976. urtean berreskuratu zuten Zazpi Itturri Elkartearen bueltako hainbat herritarrek eta, ordutik, urtero bete dute ohitura, salbuespen batekin: pandemia dela eta bakarrik utzi diote egiteari.

Urteurrena dela eta ostiralean, hilaren 15ean, lehen bilera egingo dute 19:30ean Zazpi Iturri Elkartean, eta dei egin diete ekitaldian parte hartu izan duten herritar guztiei. Horrez gain, antolatzaileek harremanetan jartzeko dei egin diete lehen bilera horretara joaterik ez, baina antolatzen lagundu nahi dutenei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!