Zumadikoak, beste planeta batekoak

Ataria 2024ko otsailaren 8a

Itsasoa eta estralurtarrak, Amezketako Ostegun Gizeneko jaialdiko mozorro-gai.

Larrunari pilotalekuan ospatuko dute inauteri jaialdia Zumadi eskolako ikasleek. Aurretik eskolan guraso elkartekoek hamaiketako banatu diete ikasleei zein irakasleei eta guztiak kalejiran eskolatik herriko frontoira jaitsi dira. Txikienak arrantzale mozorroekin. Azken hilabeteen landutako proiektua itsasoa izanik, mozorroak eta dantzak gaiarekin lotu dituzte.
 
Lehen Hezkuntzakoek ordea, euren mozorroak unibertsoari loturik osatu dituzte. ET filmeko lagunak gerturatu dira Amezketara, NASAko astronautek ere Larrunarriko lurra zapaldu dute, Irulegiko eskua ikustera Lurraz bestalde gerturatu dira estralurtarrak, Star Wars-eko Jedi gudarien ezpatak dantzan ikusi dira eta Espazioko Olinpiadak ere lehiatu dituzte planeta ezberdinek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!