2023/12/26 - 2023/12/29 20:00
Herri bilera egingo du Amezketako EH Bilduk Pernando Amezketarra kultur etxean. Agintaldia hasi eta sei hilabetera deitu dute batzarra, eta helburu dute orain arte egindako ekimenak errepasatzea eta baloratzea. Horrez gain, aurrera begirako asmoez ariko dira, eta programan aurkeztu zituzten proiektuak zein egoeratan dauden ere azalduko dute. Herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?