Erretiratuen eguna ospatuko dute azaroaren 11an

Ataria 2023ko azaroaren 1a

San Martin egunean, azaroaren 11an, erretiratuen eguna ospatuko dute Amezketan. Bihartik aurrera aukera egongo da bazkarirako txartelak eskuratzeko.

Erretiratuen eguna ospatuko dute Amezketan azaroaren 11an, San Martin egunean. Goizeko 11:30ean hasiko da egitaraua meza nagusiarekin San Martin auzoan, eta 14:00etan, bertsolariek eta trikitilariek girotuta, bazkaria egingo dute Beartzana jatetxean.

Bazkarirako txartelak 30 euroko prezioa izango du, eta eskuragarri egongo dira herriko udaletxean bihartik (hilaren 2tik) azaroaren 8ra bitarte (biak barne).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!