Zaldiaren bueltako festa eguna abiatu dute

Jon Miranda Labaien 2023ko urriaren 14a

I. Zaldi Martxa egiten ari dira gaur Amezketan. 30 parte hartzaile baino gehiagok abiatu dute bost orduko ibilaldia plazatik. Eguerditik aurrera ekitaldi gehiago izango dira.

Amezketan zaldiaren inguruko hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur. Goizean plazatik abiatu da zaldi ibilaldia, herriko elkartean gosaria egin ondoren. Larrondotik Azkarate aldera egingo dute eta Bedaiotik barrena Ugartera jaitsiko dira ondoreon, handik berriro Amezketara itzultzeko. 30 parte hartzaile baino gehiago izan dira I. Zaldi Martxa honetan eta giro onean abiatu dute ibilaldia.

Parte hartzaileek gero Beartzana jatetxean bazkalduko dute eta arratsaldean triki-poteoa ere egingo dute. Gauean udalak zahagi-sagardoa jarriko du frontoian eta norberak eraman ahal izango du bere afaria. Festa giroa jarri nahi dute antolatzaileek.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!