Artzain txakur erakustaldia izan da protagonista San Martinen

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 26a

Joseba Erasoren omenezko artzain txakur erakustaldia egin da San Martinen, eta herritar zein bisitari ugari gerturatu dira erakustaldia bertatik bertara jarraitzeko.

San Bartolome jaietako azken eguna ari dira ospatzen Amezketan, eta Joseba Erasoren omenezko artzain txakur erakustaldia egin da San Martinen. Alejandro Ibarra, Ignacio Irakulis de Amorebieta eta Xabi Gaztañaga Alzola artzainek parte hartu dute, eta jendea gustura geratu da artzain txakurrek emandakoarekin. Erakustaldia amaitzean, Petti-ren kontzertu akustikoaren txanda izan da, eta gauean, festak jarraipena izango du Amezketan.

 

  • 19:00. LaskoTxaranga, plazatik hasita herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Sagardo dastaketa, plazan.
  • 22:30. Erromeria Bide Batez taldearekin, plazan
  • 01:00. Elbiaren entierroa, plazan.
  • Ondoren. Bingoa eta Akelok Guraso Elkartearen aldeko zozketa.
  • 02:00. DJ Mikel Sevillano, herriko plazan.
  • 01:00/03:00/05:00. Autobus zerbitzua Tolosaraino.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!