Urteroko zitei hutsik egin gabe

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 25a

X. Kuadrilla eguna ospatzen ari dira Amezketan, eta 300 lagunetik gora bildu dira; Amezketako Larrunarri pilotalekuan egin den San Bartolome festetako Kuadrillen Eguneko bazkarian.

Kuadrillen bazkaria amaitu ostean; poteoa egingo da DJ J&Jrekin, eta gauean, Iratzar taldearen erromeria egongo da plazan. Biharkoa izango da San Bartolome festetako azken eguna, eta honako hau izango da egitaraua:

ABUZTUAK 26, LARUNBATA

  • 12:00. Herri-kirolak, plazan. Aizkoran: Xabier Zaldua eta Aratz Mugerza. Harri-jasotzen: Ainitze Zumeta eta Lur Errekondo.
  • 13:00. Paella lehiaketa, Larrunarri frontoian (Behar den guztia norberak eramanda, 14:00tarako prest egon behar dute).
  • 14:30. Sari banaketa. (150, 100 eta 75 euro lehen hirurentzat).
  • 16:30. Joseba Erasoren omenezko artzain txakur erakustaldia San Martinen, Alejandro Ibarra, Ignacio Irakulis de Amorebieta eta Xabi Gastañaga Alzolaren eskutik.
  • 17:30. Petti-ren kontzertu akustikoa, San Martinen.
  • 19:00. LaskoTxaranga, plazatik hasita herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Sagardo dastaketa, plazan.
  • 22:30. Erromeria Bide Batez taldearekin, plazan
  • 01:00. Elbiaren entierroa, plazan.
  • Ondoren. Bingoa eta Akelok Guraso Elkartearen aldeko zozketa.
  • 02:00. DJ Mikel Sevillano, herriko plazan.
  • 01:00/03:00/05:00. Autobus zerbitzua Tolosaraino.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!