Amezketako buruz buruko txapelketako finalak, bihar

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 23a

Aitor Altuna, 2019. urteko Joxean Tolosa txapelketako finalean.

Amezketako buruz buruko txapelketaren finalak jokatuko dira bihar, Amezketako Larrunarri pilotalekuan. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta sarrerak 5 eurotara egongo dira eskuragarri.

Ohi bezala hiru final jokatuko dira: gizonezko kadete, promesa eta elite mailak. kadeteetan, Harkaitz Murua altzotarra eta Izagirre arituko dira nor baino nor. Promesa mailan, U. Amianok Aitor Altuna tolosarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Hirugarren eta azken partida, elite mailan, Lapke klubeko goierritarren arteko derbia izango da; Senar eta Irribarria izango dira txapelaren bila neurtuko direnak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!