Ibon Gurrutxagaren kontzertua eta aire libreko zinea, San Martingo etxolan

Ataria 2023ko abuztuaren 17a

Datorren igandean eta astelehenean izango dira bi kultur eskaintzak, Etxolan. Aire libreko zinean, Gerra omen zetorrek! Ederrak egin dizkinagu! antzezlaneko grabazioa ikusteko aukera izango da.

Datozen egunetarako bi kultur proposamen egin ditu Amezketako San Martin etxolak. Batetik, igandean, hilaren 20an, Iban Gurrutxagak kontzertua eskainiko du, 18:30ean, eta, bestetik, hilaren 21ean, astelehenean, aire libreko zineaz gozatzeko aukera izango da, 21:30etik aurrera. Gerra omen zetorrek! Ederrak egin dizkinagu! antzezlaneko grabazioa ikusteko aukera izango da. Euria eginez gero, bi ekitaldiak bertan behera geratuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!