Amezketatik Ugartera doan bidegorriak erasaten dien jabeei, aktak egiteko deia

Ataria 2023ko abuztuaren 7a

Irailak 21 eta 22an, Amezketako Udaletxean, izango dira lurrak hartu aurreko aktak egiteko eta, bidezkoa bada, lurrak hartzeko hitzorduak.

Amezketatik Ugartera doan bizikleta eta oinezkoentzako ibilbideak erasandako jabe guztiei dei egiten die Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuak. Egintza horretara jabeek beraiek etorri behar dute, edo bestela bere izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariek joan beharko dute, bakoitzari zehaztutako egun eta orduetan. Jabetzaren egiaztagiria eman beharko da, eta nahi izanez gero, perituak eta notarioak lagunduta joateko aukera egongo da.

Halaber, eta Nahitaezko Desjabetze Erregelamenduak 56.2 artikuluan xedatzen duenari jarraituz, interesatuek edota interes ekonomikoen jabe direnek, egoki deritzon alegazio idatziak aurkez ditzakete Foru Aldundiko Lurzoruaren eta Ondarearen Kudeaketako Zerbitzuan, Lurrak Hartu Aurreko Aktak egiteko eguna baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!