Amezketako buruz buruko txapelketako finalak erabakita

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 7a

Elola bidaniarra eta Senarren artean jokatutako partidaren irudia.

Abuztuaren 24ean izango dira partidak, 17:00etatik aurrera; gizonezko kadete, promesa eta elite mailan jokatuko dira finalak.

Joan den ostiralean eta larunbatean jokatu zituzten Amezketako buruz buruko txapelketaren finalerdiak, eta eskualdeko bi pilotari izango dira finalean. Alde batetik; Harkaitz Murua altzotarra, eta bestetik berriz, Aitor Altuna tolosarra.

Finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: kadeteetan, Murua 22-1 Zabaleta, eta Izagirre 22-9 Elorz; elite mailan, U. Amiano 22-18 I.Egiguren, eta Altuna 22-9 Ibarluzea; eta elite mailan, Senar 22-18 Elola eta Irribarria 22-11 Zubizarreta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!