Amezketako buruz buruko txapelketako finalerdiak ostiral eta larunbatean jokatuko dira

Endika Apalategi Labayen 2023ko abu. 2a, 10:05

Pasa den urtean jokatutako finaleko irudia.

Zazpi Iturri elkarteak antolatzen duen Amezketako Buruz Buruko Txapelketan finalerdiak jokatuko dira ostiral eta larunbatean, 21:30ean hasita.

Ostiralean, 21:30ean hasiko dira finalerdiak, eta lehen partida kadete mailakoa izango da: Murua altzotarrak, Zabaletaren aurka jokatuko du. Bigarren partida promesen mailakoa izango da eta U. Amiano eta I. Egiguren arituko dira nor baino nor. Hirugarren partida elite mailako Senar eta Elola bidaniarrak jokatuko dute.

Larunbatean, ostiraleko ordu berdinean hasiko dira finalerdiak. Lehenengoan, kadete mailakoan, Elorz eta Izagirre ariko dira elkarren aurka; bigarrengoan, promesetan, Altuna tolosarra eta Ibarluzea; hirugarrengoan; elitekoan, Zubizarreta eta Irribarria.

Finalerdietako garaileak, abuztuaren 24an, Larrunarri frontoian jokatuko diren finalera sailkatuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!