Gazteen lekutik

Amezketako gazteak, Gaztelekutik

Ataria 2023ko ekainaren 15a

Ikasturte honetan lokal berria du Amezketako Gaztelekuak eta bertara sartu gara, Gazteen Lekutik saioa osatzera, eta, bide batez, hango gazteak ezagutu eta solasean aritzera. 

Hamabi gazte aurkitu ditugu bertan, Jone Beloki hezitzailea lagun zutela, eta jakin-mina ase nahian, galderak egin dizkiegu, ea ondo bizi ote diren herrian, aisialdirako nahikoa espazio ba ote duten, Gaztelekuaren beharrik sumatzen ote duten, eta musikaz ere aritu gara, Top 5 zerrenda osatuz. Hizketarako jarri dira, besteak beste, Mikel Ermina, Aitor Galarza, Aitzol Etxeberria, Enaitz Galarza, Naia Goñi, Hegoi Mujika, Xabi Goñi, Izadi Mujika, Alain Etxeberria, Xabat Estevez, Irati Sarasola eta Hameyada Mechiouat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!