Otsailaren 15ean egingo dute sinadura digitala lortzeko saioa, Amezketan

Ataria 2023ko otsailaren 8a

Bederatzi herritarrek eman dute izena, eta datorren asteazkenean izango dute aukera udaletxean, 10:30etik aurrera.

Duela bi aste, Amezketan Cl@ve sinadura digitala ateratzeko aukeraren berri eman zuen udalak eta epea zabaldu zuen interesa zutenek izena emateko. Bederatzi amezketarrek eman dute izena eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzarekin adostu dute otsailaren 15ean, asteazkena, 10:30etik aurrera, udaletxean sinadura digitalari buruzko saioa egitea, Administrazioa zugandik gertu ekimenaren barruan.

Amezketar talde batek interesa agertu duela ikusita, oraindik interesatuta egon daitezkeen amezketar guztiei otsailaren 15eko saioan parte hartzeko gonbita luzatu die udalak, izena eman beharrik gabe eta egun horretan udaletxera bertaratuz, ordenagailuarekin nahi izanez gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!