Gozaraziz gozatuz

Ataria 2022ko abenduaren 20a

Gerra omen zetorrek! Ederrak egin dizkinagu! antzezlana plazaratu zuten, larunbatean, Amezketako 31 herritarrek. Aktore lanetan aritu ziren, eta egun berean bost aldiz egin behar izan zuten herritar guztiek gozatzeko aukera izan zezaten. Ikusleak gozaraziz aktore lanetan ere gozatu zutela kontatu dute taldetik: «Oso-oso gustura geratu ginen».

36ko Gerrak Amezketan utzitako istorioak kontatu zituzten, eta sekulako arrakasta izateaz aparte, antzezlanaren ostean, herritarrengandik jasotzen ari direnarekin ere «oso gustura» dira: «Paregabekoa izaten ari da».

Argazkiak: Ibon Azpilikueta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!