Lesiotik osatu eta Ogetan arituko da bihar Altuna IIIa

Ataria 2022ko abuztuaren 6a

Argazkia: Aspe pilota

Pilotari amezketarrak Rezustarekin batera, Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatuko du bihar Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerdia.

Altuna IIIa bihar itzuliko da Ogeta pilotalekura Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerdia jokatzeko. Amezketako aurrelariak proba bat egin du gaur Leitzan eta entrenamenduaren amaieran jokatzeko moduan dagoela aitortu du. Aurreko ostiralean ezkerreko sorbaldan min hartu zuen Getarian eta geldi eman ditu egun batzuk pilotari amezketarrak.  Altuna IIIa eta Rezusta Ezkurdia eta Zabaletaren aurka lehiatuko dira bihar udako jaialdien egutegiko final garrantzitsuenetako batean tokia lortzeko. Bihar finalerako txartela lortzen duen bikoteak, zain izango ditu Laso eta Imaz, azken hauek atzoko lehen finalerdian Artola eta Albisuren aurka nagusitu ziren.

Jaialdia 17:00etan hasiko da Elezkano IIak eta Bikuñak Dario eta Tolosaren aurka jokatuko duten partidarekin. Ondoren, eguneko partida nagusiaz gozatzeko unea izango da. Arratsaldea amaitzeko, Zabala eta O.Etxebarria Egiguren V.aren eta Erostarberen aurka arituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!