Hasi dira infantilak eskuzko modalitatean

Ataria 2022ko maiatzaren 5a

Ataria Pilota Txapelketan, infantil mailako eskuzko modalitatean, lehen jardunaldia jokatu da Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

Guztira hiru partida jokatu dira gaur arratsaldean. Hiru multzo daude infantil mailan, eta multzo bakoitzetik partida bana jokatu da. A multzokoan, Tolosa elkarteko Perurena-Caminos bikoteak 12-1 irabazi diote Behar Zana elkarteko Larrarte-Mayoz bikoari. B multzokoan, Tolosako Elola-Elola bikoak 12-4 irabazi dio Behar Zanako Oñate-Zufiria bikoteari. Azkenik, C multzokoan, Behar Zana elkarteko bi bikote aritu dira lehian, eta Iraola-Otaegi bikoak 12-5 irabazi dio Garmendia-Jauregi bikoari.

Infantil mailako eskuzko modalitateko jardunaldi guztiak eta baita finalaurrekoak ere, Amezketako Larrunarri frontoian jokatuko dira, ostegunetan, 18:30ean hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!