Amezketako Irakurketa Taldea bihar elkartuko da, 19:00etan. Urteko bigarren hitzordua izango dute kultur etxean bertan. Kasu honetan, Bertol Arrieta idazle zarauztarra gerturatuko da Amezketara, eta Gezurra berdaderoa liburuaz ariko dira solasean. Saio irekia da, eta edozein gerturatu daiteke solasaldira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?